Kantujiran

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Euskararen Astearen barruan, euskaraz eta elkarrekin abesteko aukera izango dugu kalean, abenduaren 4an, ostegunean.

Irailean irten ginen lehen aldiz kalera, Euskal Jai Egunean, Korokoiekin batera, eta orduko arrakasta ikusita, berriz ere animatu gara Kantujiran antolatzeko datorren ostegunerako, abenduak 4, arratsaldeko 7etan, Beheko plazatik irtenda.

Entsaiatzen hasi nahi duenak hemen dauka Kantuan liburuxka, jaisteko aukerarekin, baita QR-kodea ere:

Berotu eztarriak, bilatu tonu egokia eta kanta dezagun elkarrekin!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide