Euskara, bestela ez gara

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2026ko otsailaren 4a

Urtero bezala, Larraina Euskara Elkarteak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloa antolatu du, euskara eta euskaldunak ardatz. Aurten hiru solasaldi edo hitzaldi izango ditugu, eta, iaz bezala, "Laburbira"-ko film labur batzuk ere bai.

Otsailak 11, asteazkena, 18:30. Oxford aretoa. "Euskal ohiturak: natura erdigunean", Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistaren eskutik. Oso ezaguna da Jakoba, batez ere euskal hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik (adibidez, Argian eta Euskadi Irratian), landareen gaien inguruan, batik bat. Oraingoan natura euskal ohituren erdigunean jarriko digu.

Otsailak 25, asteazkena, 18:30. Oxford aretoa. "IAIAIAI: irrintzia eta komunitatearen garapen artistikoa euskaraz" Antzezlea eta musikaria izateaz gain, Nerea Iglesias Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako kultur arduraduna da, eta Marixi Sesma musikariarekin hizketan, euskaratik egindako kultur ekimenetan barneratuko gaituzte biek.

Martxoak 11,  asteazkena, 18:30. Oxford aretoa. "Esnatu ala hil: euskararen egoerari buruzko gogoeta". Garikoitz Goikoetxea euskara-teknikaria izango dugu hizlari, Iñaki Iurrebasorekin elkarlanean idatzi berri duen liburuko edukiez hizketan; datuetan oinarrituta, euskararen egoera azaldu ez ezik, etorkizunerako gakoak ere aletuko dizkigu. Euskaldunok lozorroan gaude, eta esnatu eta zerbait egin ezean, oso etorkizun iluna daukagu.

Martxoak 18, asteazkena, 19:00, Aita Mari zinema aretoa.  "Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. XXIII. edizioa". Zazpi film labur oso desberdin ikusteko aukera izango dugu:

  1. Geratzen den hori. Aitor Gametxo Zabala
  2. FishyJune Asua Olabarria
  3. A-ManikiElixabet Nuñez
  4. Orain zer? Ainhoa Urgoitia
  5. Erreka zoko hortanEkaitz Bertiz
  6. HortzikaraAne Cuesta                                            
  7. Olentzerori eskatu nionAmaia San Sebastian Larzabal

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide