Euskararen orainaz eta etorkizunaz ariko da Garikoitz Goikoetxea asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Euskara, bestela ez gara zikloaren azken hitzaldia eskainiko du Garikoitz Goikoetxeak asteazken arratsaldean, eta saioa iragartzeko spota kaleratu du Larraina euskara elkarteak.

Garikoitz Goikoetxea euskara teknikariak euskararen orainaz eta etorkizunaz mintzatuko da asteazkenean Oxford aretoan, eta Euskara, bestela ez gara zikloaren baitako hirugarren hitzaldia iragartzeko spota kaleratu du Larraina euskara elkarteak. 18:30ean hasiko da saioa.

Iñaki Iurrebasorekin idatzi berri duen Esnatu ala hil liburuaren bueltan hitz egingo du Goikoetxeak, eta euskararen biziberritzearen inguruko diagnostikoa plazaratzeaz gain, etorkizunerako zenbait gako aletuko ditu.

Goikoetxearena izango da Euskara, bestela ez gara zikloaren azken hitzaldia. Hala ere, iaz bezala, Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak itxiko du euskararen inguruan hausnartzea helburu duen Larrainaren egitasmoa. Martxoaren 18an zazpi film labur eskainiko dituzte Aita Mari aretoan, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide