'Esnatu ala hil' hitzaldia, datorren asteazkenean Oxforden

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Garikoitz Goikoetxea.

Datorren asteazkenean, martxoak 11, 18:30ean eta Oxford aretoan, Esnatu ala hil: euskararen egoerari buruzko gogoeta izango dugu, Garikoitz Goikoetxea euskara-teknikariaren eskutik.

Iñaki Iurrebasorekin batera, hitzaldiaren izen bereko liburua idatzi du Garikoitzek, eta euskararen egoeraren gaineko datuetan oinarrituta, nola gauden azaldu ez ezik, etorkizunerako gakoak ere aletuko dizkigu. Euskaldunok lozorroan gaude, eta esnatu eta zerbait egin ezean, oso etorkizun iluna daukagu. Esnatu beharra daukagu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide