Maiatzaren 9an, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio izango ditugu Aita Mari zineman, 20:00etan, Lur aurkezteko. Maddik bere Lurraz hitz egingo digu, eta gure lurraz hitz egitean, ezin saihestu lur gabeak ere sartzea, Palestinaz hitz egitea. Musikalki, Maddi Oihenarten diskorik berezienetakoa da. Kantu bakoitzak mundu sonoro propio bat osatzen du bere baitan. Sinplea bere oinarrian, baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen duena. Bere txikian, disko handi bat. Konposizio eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak. Sarrera: 5 €, aurretik turismo-bulegoan edo egunean bertan lehiatilan.
Maiatzaren 30ean Olaia Inziarte izango dugu Oxford aretoan, solasaldi musikatu berezi batekin, Itziar Ugarte kazetari eta idazleak bideratuta, hizketan eta kantuan. Sarrera: doan, baina aurretik gonbidapena hartu behar da turismo-bulegoan.
Gonbidatuta zaudete!