Euskaltzaleon martxarako autobusa jarriko du Larrainak

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2026ko maiatzaren 31

Zumaia.

Euskaltzaleon Martxarako deialdia egin du Kontseiluak, ekainaren 13rako, larunbaterako, Iruñean, eta Larrainak autobusa jarri du hara joateko.

Martxa honen bidez, Kontseiluak dei egin du euskaltzaleok antolatzeko, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko eta Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzeko.

Martxa arratsaldez izango da. 17:00etan Iruñeko hiru lekutan bilduko gara herritarrak: Runako Parkea, Askatasun Enparantza eta Antoniutti. Puntu horietatik hiru zutabe abiatuko dira. Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi batekin. 

Larrainak ere bat egin nahi du mobilizazioarekin, eta Zumaiatik joateko autobusa antolatu dugu. Hona hemen xehetasunak:

Autobuserako informazioa

  • Irteera: 15:00etan, Patxita Etxezarreta (Kabi aurretik).
  • Itzulera: Iruñetik 20:00etan.
  • Prezioa: helduak: 15 €, haurrak 10 €.
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 10.
  • Izena emateko: Mandalan, Aizpuruan edo hemen gainean klik eginda.

Animatu eta goazen elkarrekin Iruñera, euskaraz bizitzeko behar den dena eskatzera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide