Horrela, Astindu Dantza Elkartearekin batera, 13:00etatik aurrera, Udaletxearen paretik Kofradiara abiatuko gara lipdub batekin, musika eta dantza, eta han, testu bat irakurtzeaz gain, talde-argazkiak aterako ditugu; gero, kantatzeko eta dantzatzeko aukera izango da, eta Zutrikek giroa alaituko du; txorizoa eta sagardoa ere ez dira faltako.
Animatu eta etorri gurekin Euskararen Astea abiatzera!