Lan eskaintza: Udazaintza zerbitzurako langileak behar ditu Herri Eskolako guraso elkarteak

Haur Hezkuntzako ikasketak dituen eta 2-3 urteko haurrekin lan esperientzia duten pertsonak behar ditu Herri Eskolako Guraso Elkarteak, uztailean zehar antolatuko duen Udazaintza zerbitzuan lan egiteko.

Haur hauen beharrei erantzungo dien espazioak sortzea da zerbitzu honen helburua. Euskara maila altua izatea ere baloratuko da.

CV-a ikastetxeko idazkaritzan utzi daiteke (Aita Mari, 44) edo udazaintza@gmail.com helbidera bidali ekainaren 10 arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide