Lanpostuaren ezaugarri nagusiak:
-Astean batez beste 14 orduko lanaldia.
-Epe luzerako lanpostua.
Hautagaitzak kontuan hartzeko, ondorengo ezaugarriak behar dira:
- Euskara. Titulua baino, erabilpen maila ona eskatuko da. Elkarrizketa euskaraz egingo da.
- Gorputz hezkuntzako ikasketan.
- Jendaurrean lan egiteko perfila.
- Herri eskolako gurasoa izatea egun edo aurretik ikasle edo guraso izandakoa.
Ondorengo ezaugarri hauek ere kontuan hartuko ditugun:
- Curriculuma: lanpostuarekin lotutako ezagutza teknikoak.
- Proiektuarekin bat egitea: Zumaiako Herri Eskolarekin inplikazioa, herri eskola baten partaide izatearen kontzientzia.
- Inguruarekiko jarrera: gizartearen nondik-norakoen informazioa izatea, teknologia berriei, hezkuntza ereduei edota gizarte antolakuntzari buruzko jakinmina.
- Jendetasuna: umeekin lan egiteko gaitasuna eta eskola komunitatearekiko enpatia.
- Antzeko lanetan eskarmentua izatea.