Ze berri? Herri Eskolako gurasoen lehen buletina

Lubaki Guraso Elkarteak sortu duen buletina da hauxe, Herri Eskolako gurasoak informatzeko asmoz.  Hemen bilduko ditugu hilero guraso elkartearen ekimen, ekintza edo erabaki garrantzitsuenak. Beste bitarteko bat da hau, eskola hobetzen laguntzeko, guraso elkartean egiten ari garen lanaren berri emateko. Guk ilusioz ekin diogu lan honi. Ea baliagarria zaizuen!


JOLASTOKIRAKO MATERIALA BILTZEN 

Eskolako jolastokietan Tabakalerarekin batera gauzatzen ari garen proiektuaren baitan, materiala gordetzeko biltegiak ipiniko dira. Etxean koloretako esterilla, alfonbra, manta edo mandireak izanez gero, gustura hartuko dituzte haurrentzako jolasteko material gisa. Materiala Sagarbideren sarreran kokatuko duten gunean utzi behar da. 

ZAINTZA ZERBITZUAK ORDUTEGI BERRIA 

Datorren ikasturtera begira aldaketak izango dira zaintza zerbitzuan. Hiru ordu tarte antola- tu dira eta prezioa ere horren arabera moldatu da, gurasoen beharretara hobeto egokitzeko. 

2021/2022 Ikasturtea (HH2-LH6) 

- 7:30-9:15, 75 €/hilean 

- 8:15-9:15, 50 €/hilean 

- 8:45-9:15, 25 €/hilean 

Bigarren eta hirugarren anaia-arrebek %50eko beherapena izango dute. 

HARRERA PROTOKOLOA

Kanpotik datozen gurasoentzat harrera protokoloa egingo du Guraso Elkarteak. Zumaiatik edo Euskal Herritik kanpo eskolara heldu diren familientzat “Harrera protokoloa” prestatzeko lanean argi gara, eskolan sarbide gozoa izan dezaten. Ondo bidean, datorren ikasturtean martxan izango da. Harrera protokoloaren helburu nagusiak dira, besteak beste, Zumaiara bizitzera etorritako familia oro eskolan integratzen laguntzea, ingurunera eta (behar izanez gero) euskarara egokitzeko baliabideak eskainiz.

KIROL-ERRONKAK ETA ZOZKETA

Ekainaren 16 eta 17an zozkatu zituzten kirol-erronkako sariak. Aurten,16 erronka egin dituzte ikasleek eta sari ugari banatu ditu elkarteak gazteen artean. Irabazleen izenak eskolako webgunearen bidez emango ditugu ezagutzera. 

Datorren ikasturteari begira ere antolatzen jarraitzeko asmoa du Guraso Elkarteak, webgunean bildu ditugu erronka motak: https://www.zumaialhi.eus/eskola-kirola/sariak

Hauek dira azken hilabetean landu eta eskuartean ditugun proiektu nagusiak. Lehen buletina izan da hau, ziur hutsunerik izango duela, beraz, mesedez, lagundu hobetzen. Ekarpenik baduzu jarri gurekin harremanetan. Gustura irakurriko zaitugu: lgekomunikazioa@gmail.com

Ikasturte berriarekin batera itzuliko gara kontu kontari. Bien bitartean, ondo pasa oporrak!!!!!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide