Ze berri? buletina 03 - Jangela, eskolaz kanpoko ekintzak, bide heziketa...

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2021ko aza. 15a, 13:31

Eskola publikoko Lubaki guraso elkarteak hilero zabaltzen duen buletinaren hirugarren edizioa duzue honakoa.

Nolako jangela zerbitzua nahi dugu?
Joan den ikasturte amaieran, gurasoei jangela zerbitzuari buruzko galdetegi bat bidali genizuen. Inkesta hau 181 pertsonek erantzun zuten. Hementxe dituzue erantzun interesgarrienetako batzuk.


Elikadurari buruzko hitzaldia azaroaren 18an

Elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia antolatu dugu azaroaren 18an Aita Mari eraikineko jangelan, 18:00etatik aurrera. Aitziber Aizpuru nutrizionistak aste osorako elikadura plangintza orekatua nola osatu irakatsiko digu. Abenduaren 2an emango duen bigarren saioan, norberak eramandako proposamenak landuko ditugu. Animatu eta azaldu zaitezte!


Eskolaz kanpoko ekintzak martxan dira

Azkenean martxan jarri ditugu psikomotrizitatea, Rockbotik eta mekanografia saioak eta zazpi talde osatu ditugu. Dena dela, gogorarazi nahi dizuegu izena emateko gogoz geratu bazarete, oraindik ere baduzuela horretarako aukera.

Aurreko buletinean adierazi genuen bezala, izena emateko lgeekintzak[a bildua]gmail.com helbidera idatz dezakezue.

Bide heziketa, kontuz eskolara bidean!

Denon ardura da eskolara seme-alabak segurtasunez joatea, baita handik etxera itzultzea ere. Gogoan hartu gomendio hauek.
    
1) Aukera izanez gero, ez erabili autoa eskolara etortzeko. Saiatu oinez, bizikletan, patinetean…
2) Alaba-semeek abiadura zaindu behar dute bizikletan, patinetean, korrika… doazenean.
3) Gogorarazi diezaiegun zebra-bidea zeharkatu aurretik gelditu eta ezker-eskuin begiratu behar dugula.
4) Erabili eskola-bideak, bidaia modu seguruagoan egiten laguntzen baitie alaba-semeei.

Lubaki Guraso Elkarteari buruzko informazio gehiago: zumaialhi.hezkuntza.net/eu/guraso-elkartea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide