Errespetuz jolastu
Aita Mari eraikineko hondar parkeko jolastokia irekita egoten da arratsaldez, baina badirudi bertan jolasten diren Lehen Hezkuntzako ikasle batzuek ez dituztela erabilitako jostailuak jasotzen, ezta txikienen espazioa errespetatzen ere. Izan gaitezen arduratsu guztiok, eta guztiona dena zaintzeaz gain, izan dezagun kontu gehiago eskolako txikienekin.
Pantailen erabilerari buruzko saioak
Pantailen erabilerari buruz hausnartzeko eta hezteko sortutako taldeak ere lanean dihardu. Ikasturtea hasi zenetik, informazioa bidaltzeaz gain, hitzaldiak ere antolatu dituzte eta oraindik ere lanean jarraitzen dute gai honen inguruan gurasoei erronkak helaraziz. Egon adi, oraindik ere jasoko dugu-eta informazio gehiago.
Jolasentzat biltegiak prest
Aita Mari eta Sagarbideko jolasentzako biltegiak prest daude. Margotzea soilik geratzen da. Aita Marikoa izan da eraiki duten azkena. Bi biltegiak herri eskolako ikasleen artean margotuko dituzte. Sagarbidekoak dagoeneko hilabeteak daramatza jolastokian eta ikasleen artean izan duen arrakasta ikusita, arratsaldeetan biltegia irekitzeko asmoa aztertzen ari dira.