Larunbatean Zumaiatik Bilboko manifestaziora joateko autobusa egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Zumaian 2019ko ira. 10a, 16:43

Larunbatean Nagore eta beste 46 herritarren aurkako epaiketa salatzrko manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Zumaiatik bertara joan nahi duenak, autobusa izango du. 

Oraindik izena eman daiteke Inpernupen (943 86 15 23). Autobusa 15:30ean hortz klinikatik aterako da. Ikasle eta langabetuentzat 5 eurotan eta langile eta jubilatuentzat 10 eurotan (autobusean bertan ordainduko da, baina izena ematea beharrezkoa da).

Zumaiarrok Bilbora! #NagoreHerrian

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide