M7 ONTZIRATU

Bihar emango du Ontziratuk jasotako sinaduren berri

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia

Bihar jakingo da Zumaian, zein Urola Kostako gainerako herrietan, herri-galdeketaren alde jaso diren sinadura kopurua. Goizean, Azkoitian 11.45ean Elkargunean Urola Kostako herri guztiek jasotako sinadura kopuruaren berri emango da. Jarraian, arratsaldeko 19:00etan Ontziratuk Zumaiako Kofradiako Plazan, Zumaian jasotako sinadura kopuruaren berri emateko ekitaldia antolatu du. Eguraldi txarra izanez gero, ekitaldia Torreberriko aterpera aldatuko da. Gogoratu, maiatzaren 7an herri-galdeketa deitu ahal izateko Ontziratuk gutxienez 1.000 sinadura lortzeko erronka jarri zuela. Zumaiar guztiok zaudete gonbidatuta ekitaldira etortzera eta maiatzean gauzatuko dugun erabakian pauso bat gehiago ematera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide