M7 ONTZIRATU

Ontziratuk balkoiak erabakiaren aldeko banderolaz bete nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mar. 10a, 22:06

Larunbatean, arratsaldeko zazpietan Ontziratuko kideak Erribera Kalean izango dira maiatzaren 7an ospatuko den galdeketaren aldeko banderolak saltzen. Ahalik eta zumaiar gehienek euren balkoietan banderolak jartzea dute helburu, horrela galdeketarako deia ahalik eta ozenen zabaltzeko. 

Banderolak, euro batean eskuratu ahal izango dira. Gainera, galdeketarako dirua batzeko asmoz, rifak eta Gure Esku Dagoren kamisetak ere izango dituzte postuan salgai. Rifen zenbaki saridunak maiatzaren 7an bertan ezagutuko dira. Hiru zenbakik izango dute honako sarietako bat: 2 lagunentzako asteburua Artaza Kanpinean, lau lagunentzako sagardotegiko menua Lizeaga Sagardotegian eta bi lagunentzako parapente hegaldia Urruti Sport-ekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide