Bestalde, larunbatean, martxoak 18, kantu jira berezia antolatu du Ontziratuk Erribera kalean zehar. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Beheko Plazatik eta Erribera kale guztian zehar kantuak, bertsoak, antzerkiak eta dantzak tartekatuko dituzte. Ekintzaren helburua, igandean, Euskal Herriko 35 herrietan egingo diren herri-galdeketei babesa helaraztea da. Urteko lehen olatua izango da martxoaren 19koa eta horregatik erabakitze eskubidearen alde kantu jiran parte hartzera deitu du Ontziratuk.