Lantaldeak eratu ditugu, eta baita jendea apuntatu ere. Oraindik bada hala ere gehiagorentzat lekua, hau guztion zerbait baita eta guztiok dugu zer emana. Beraz, erabakitze eskubidearen olatu honen parte izan nahi baduzu eta gurekin batera maiatzaren 7ko lanketan zure aletxoa jarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, zalantzarik gabe.
Lanetan parte hartzeko orriak banatu ditugu, eta eskura izango dituzue aurrerantzean ere Erribera kalean jartzen den mahaian (bihar, igandea, 13:00etan). Ontziraturen helbidean ere izena eman dezakezue: ontziratu@gmail.com, edota taldeko norbaiti esanez.
Bestalde, datorren ostegunean, apirilak 6, 18:30ean, Ontziraturen lokalean bilera irekia egingo dugu maiatzaren 7ko egitaraua osatzeko. Guztiok zaudete gonbidatuta bertara.