Asteazkenean, arratsaldeko zazpietan, Ontziratu taldeak antolatutako hitzaldia egingo da Alondegian. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbide eta Juanjo Alvarez legelari eta nazioarteko zuzenbidean aditua izango dira hizlariak. "Erabakitze eskubidea hemen eta munduan" izango da hitzaldiaren izenburua eta munduan zehar martxan dauden prozesuak izango dituzte hizpide besteak beste. Eztabaida hori moderatzeaz Gorka Zabaleta Baleikeko kazetaria arduratuko da.