M7 ONTZIRATU

Entzun “Ontzi bete amets”, herri galdeketaren abestia

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko api. 11a, 09:00

Hemen entzun dezakezue Ontziratu taldeak prestatu duen kanta. Letra ere eskura daukazue.

ONTZI BETE AMETS

ONTZI BETE AMETS, ILUSIO, AHOTS

MAIATZAREN 7AN ONTZIRATU, ZATOZ!

NIK TANTATXO BAT, ZUK BESTETXO BAT

BANAN-BANAN PILATURIK,

UR-LASTERRA OSA DEZAGUN DENOK

MILA OLATU BATURIK.


ONTZI BETE AMETS, ILUSIO, AHOTS

MAIATZAREN 7AN ONTZIRATU, ZATOZ!


ZER ERABAKI, HURA DA LEGE

HERRIALDE GUZTIETAN,

HITZA DA GILTZA GUREAN ERE

MUGAK UTZIZ BAZTERRETAN.


ONTZI BETE AMETS, ILUSIO, AHOTS

MAIATZAREN 7AN ONTZIRATU, ZATOZ!

 

URRATS ZUHURRAK, EMAN ESKUA,

TXIMELETAK SABELEAN,

BEGIAK DIR DIR, ESKUAK DAR DAR,

BOZKATU UDABERRIAN.


ONTZI BETE AMETS, ILUSIO, AHOTS

MAIATZAREN 7AN ONTZIRATU, ZATOZ!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide