M7 ONTZIRATU

Igandean hainbat ekitaldi egingo dira bozka mahaiak jarriko diren guneetan

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mai. 3a, 15:12

Igandea, maiatzak 7, bozka eguna izango da. Sei bozka mahai jarriko dira Zumaiako hiru gunetan: Beheko Plazan (3), Victoriano Arrate Etorbidean (2) eta Oikian, auzoko plazan (1). Hauteslekuen ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da. 

Egunean zehar hainbat ekitaldi egingo dira Zumaiako hiru gune hauetan. 

Eusebio Gurrutxaga plaza

11:00. Haur jolasak.

12:00. Pilota eta bertso erronka.

13:00. Zumaiako abesbatza eta bandaren saioa. Parrillan egindako txorizoa eta saiheskiak.

16:00. Mus eta eskoba txapelketa.

17:00. Kirolarien arteko erronka.

17:30. Plaza dantzak.

18:30. Rodeo taldearen kontzertua.

19:30. AGE taldearen kontzertua.

Victoriano Arrate etorbidea

Gozean. Musika.

Arratsaldean. Zumba. Tatuajeen erakustaldia. Gazteen arteko erronka...

Oikia

10:30. Hamaiketakoa. Ondoren, pilota partidak.

14:00. Herri bazkaria.

Arratsaldean. Herri kirol jolasak. 

Amaiaeran. Bertso saioa Errota Berri bertso eskolaren eskutik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide