Hardcore eta metal doinuak izango ditugu ostiral honetan, gaztetxean. Holy Txala Urdulizeko taldearen hardcore astuna izango dugu, alde batetik. Aurrez gaztetxean arituak dira, eta plaza ezaguna da Zumaia haientzat.
Minerva Gasteizko taldea eta Uckaia Areatzako taldea ere izango dira oholtza gainean. Metalcore eta metal doinuak ekarriko dizkigute lehenengoek. Uckaiaren eskutik, berriz, hardcore melodikoagoa izango dugu.
Gaztetxean espero zaituztegu!