GaztEtxetik: Ainara Iribar

Erabiltzailearen aurpegia Torreberri gaztetxea

Herriko zenbait gazteren bideoak igoko dituzte gaztetxeko kideek. Lehenengo bideo honetan gorputza astintzeko ariketa sorta ederra proposatu du Ainara Iribarrek. 

Ezin lehen bezala elkartu, konspiratu eta elkarrekin gozatu… baina, hala ere, gaztetxeko kideok ez gaude geldi. COVID-19 birusaren aurrean kolektibo zaurgarriena da adineko pertsonena, eta haien beharrei erantzuteko antolatu gara. Izuaren, autoritarismoaren, kontrol sozialaren eta indibidualismoaren garaiotan, ardura kolektiboa, herri izaera eta komunitatea jarri ditugu erdigunean. Ezin zuen bestela izan.

Horretan ari gara buru-belarri, baina bestelako hamaika ideia ere badabilzkigu buruan. Herriko gazteei lehio berri bat zabaldu nahi diegu, beraiek egiten dakiten hori gainerako gazteekin partekatu dezaten. Elkarrengandik ikasi eta elkarrekin ondo pasatzeko, telematikoki izan arren. Herriko zenbait gazteren bideoak igoko ditugu ‘GaztEtxetik’ izeneko lehio honetara. Lehenengo bideoan, Ainara Iribarrek gorputza astintzeko ariketa sorta ederra prestatu digu. Jantzi txandala eta eman egurra!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide