Txori Txikiko dantzariak Oiartzungo Dantzari Txiki Egunera joango dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia Txori Txiki musika eskola

Igande honetan, apirilaren 24an, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariak Oiartzungo Dantzari Txiki Egunera joango dira. 

Goizean desfilea izango dute eta ondoren dantza ekitaldia herri ezberdinetako talde guztiekin. Arratsaldean, berriz, dantzaldia izango da.

Oso esperientzia politak dira Dantzari Txikiak, jende berria ezagutu, jende aurrean dantzatu… Pasa den igandean Lesakan izan ziren eta oso esperientzia positiboa izan zen. Oraingoan, berriz, Oiartzunera doaz eta maiatzaren 1ean Oreretara. Azkenik, ekainaren 5ean Zumaian ospatuko da Dantzari Txiki Eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide