Zumaiako klarinetejoleak Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko api. 29a, 23:24

Datorren maiatzaren 7an Donostiako Francisco Escudero eta Madrilgo Arturo Soria kontserbatorio profesionalen musika bandek elkarrekin eskeiniko duten kontzertuan, hiru zumaiarrek parte hartuko dute. 

Hirurak klarinete joleak dira, Zumaiako Musika Eskolako bi ikasle, Malen Trenado eta Andone Martiarena, eta Peru Tolosa ikasle ohiak ere, Donostiako kontserbatorioko gonbidapena jaso zuten bertako musika bandarekin aritzeko.

Jon Lizaso, kontserbatorioko zuzendariordearen hitzetan, “bidaia egiteko apuntatu direnen artean, klarinetista gutxi gelditu zaizkigunez –azterketak eta ikasturte amaiera direla medio- errepertorioa aurrera eramateko, zabaldu dugu gonbidapen hau musika eskoletako klarinete ikasleen artean”. Eta aipatzekoa da, arituko diren klarinete joleak, bai kontserbatorioko ikasleak eta gobidatu dituztenak kontzertu berezi honetarako, Klarinete Maratoiko laukote lehiaketako irabazleak direla. Hitzordua, maiatzaren 7an, eguerdiko hamabietan Madrilgo Jardin Botánico-n.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide