Goizean hamaiketakoaren ondoren, kalejiran ibiliko gara kaleetan zehar eta eguerdi partean ekitaldia izango dugu beste dantzariekin batera. Arratsaldean berriz dantzaldia egongo da.
Urte batzuk badira dantzari-txikitara joaten hasi ginela eta igande honetaz gain Maiatzak 21ean Beasainera joango gara eta Ekainaren 4ean Zumaian ospatuko dugu Dantzan-Txiki eguna.