[ARGAZKIAK] Zumaiako dantzariak Beasaingo Dantzari Txiki egunean

Erabiltzailearen aurpegia Txori Txiki musika eskola 2017ko maiatzaren 22a

Ekainaren 5ean egingo da Zumaian Dantzari Txiki Eguna. Aurretik, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako haurrak herriz herri dabiltza Euskal Herriko zenbait lekutan egiten diren Dantzari Txiki egunetan parte hartzen. Atzo Beasainen izan ziren. Eguraldi ona lagun, dantzari gaztetxoak pozik aritu ziren dantzan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide