Zumaiako klarinete joleek Donostiako udaletxeko pleno aretoan jo dute

Zumaiako Musika eskolako klarinete ikasleek martxoan izango duten agendako lehen ekitaldia izan zuten atzo, Donostiako udaletxeko plenoa aretoan. Errenteria Musikaleko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukera gonbidatu zituzten Zumaiako klarinete ikasle nagusiak. 

Hitzorduekin jarraituta, ostiralean, martxoaren 9an, Zumaiako azken Klarinete Maratoian lehen saria lortu zuen laukoteak Bilbon joko du, Euskadiko XII. Musikari Gazteen lehiaketan, hain zuzen ere. Laukote hau Malen Trenado eta Andone Martiarena zumaiarrek, eta Lezoko eta Errenteriako ikasle banak osatzen dute.

Martxoaren 17an, berriz, Andoaingo Klarinete Jaialdian joko dute zumaiarrek. Euskal Herri osoko 18 laukote aukeratu dituzte eta Zumaiako ikasleak, bideoa bidali ondoren, parte hartzeko onartu dituzte. Goizeko 10:30ean hasiko da Jaialdia, Bastero Kulturgunean.

Eta azkenik, martxoaren 21ean, Azpeitiko eta Zumaiako Musika eskoletako klarinete ikasleen elkartrukea dela medio, kontzertua eskainiko dute Azpeitian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide