Zumaiarrak nagusi Klarinete maratoiko laukote lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2018ko abe. 18a, 21:00

Pasa den asteburuan egindako Klarinete maratoiaren baitan, larunbatean, musikari gazteen laukote lehiaketa egin zen komentuan. Zumaiarrak izan ziren garaile bertan.

Ekitaldi berezi honek klarinete laukoteentzat idatzita dagoen literatura sustatzea, eta obra originalak zein moldaketak ezagutzea du helburu. Horrez gain, aurkeztutako lanetan trebetasuna baino, originaltasuna edukitzea, klarinetea eta bere familiako instrumentuak
erabiltzea, edota agerlekuan azaldutako jarrera kontutan hartzen du epaimahaiak.

Lehiaketako parte hartzaileak adinaren araberako mailatan banatu zituzten: 8-12 urte, 13-16 urte, eta 17-20 urte bitartekoak, Txori Txiki Musika Eskolako ikasleek bi mailatan aritu ziren eta 8-12 bitarteko mailan Drakulinas izenarekin aurkeztutako Naia Sesma, June Bengoetxea, Iera Urkidi eta Tahnne Sesma taldekideek Ludoteka Saria irabazi zuten. Hala, sari ekonomikoa eta irabazle diploma jasotzeaz gain, Ludotekan kontzertua eskainiko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide