Zumaiarren musika

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2015ko mar. 5a, 18:16

Gure herrian bada musika talde harrobi bikaina baina, nere ustetan, ia beti estilo berdinak jorratzen dituztenak. Duela urte batzuk ordea ISEKA sortu zen.

20 urteko lau gaztek osatzen dute rock talde hau, baina nik rock komertziala dela esango nuke, alegia, melodikoagoa edo nire belarrientzat entzuteko errazagoa egiten den horietakoa. Diska bat atera zuten eta ondoren hainbat kontzertu eman ostean (gaztetxeetan eta herri batzutan), talde honek erronka batzuk gainditu dituela esango nuke nik, tartean 2013ko Banden Lehian 2. postuan geratzea eta duela hilabete batzuk crowdfundingaren bitartez beraien bigarren diska egiteko 3000 €-tako diru kopurua jasotzea. Eta orain hortan diardute eta hilabete batzuk barru gure eskutan izango dugu.

Baina ez litzaidake gustatuko talde honetan bakarrik geratzea, badago ere beste bat, BLOWING SOUL izenekoa. Hauen ibilbidea ez dut horrenbeste ezagutzen baina iaz, Baleike Egunean emandako kontzertuarekin, gustora geratu nintzen eta gehiago entzuteko irrikitan gainera. Hauek funk & soul-ean aritzen dira eta 5 mutilez osaturik dago, tartean Iseka taldeko Abel Armendariz gitarrista dagoelarik.

Eta ez nituzke aipatu gabe utzi nahi, nola ez, VOLTAIA taldekoak zeren, nahiz eta azkenengo hauen musika nire eremutik kanpo geratu, taldea osatzen duten gazteek: Braka, Eizagirre eta Duran sekulako talentua eta hontaz bizitzeko edo behintzat gozatzeko indar eta gogo asko dute, beraz...

...hemendik, etorkizun oparoa hauei eta, nola ez, herrian ditugun musikari guztiei!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide