Orain arte telebistan ibili izan naiz buru belarri baina uda honetan aukera berri bat iritsi zait. GAZTEAn ikasturte bat eman nuen 2009an eta orain, 6 urte beranduago, irratira bueltatzen naiz baina oraingoa EUSKADI IRRATIko Faktoria saiora. Oraingoz udako asteazkenetako kolaborazioa izango da eta 12:15 ingurua hortan entzun ahal izango didazue, ez niri bakarrik, baizik eta nirekin batera eramango ditudan pertsonai famatuei ere. Nola? Imitazioen bitartez! Hona hemen atzokoa eta hemendik aurrerakoak nire web orrian!