Jada pasa dira 3 urte herriko San Pedro Abesbatzan nabilenetik eta denbora aurrera doan heinean ikusten dudan arren jende gaztea animtzen dela taldean sartzera, oraindik urrats handia geratzen zaigu nahi dugun hori lortzeko. Adibidez, egiten ditugun kontzertuetako ikuslegoa gaztetzea, beti ere betiko hoiek mespretxatu gabe, azken finean musikak ez duelako adinik zeren eta geroz eta musika bariatuagoa entzun, gure kultur musikala anitzagoa izango da. Eta beste tokietara goazenean abestera, ezagutzen ditugun pertsona eta bizitzen ditugun esperientziak? Hoiekin ere gauza asko ikasten dira. Pasa den asteburuan bizitakoa Vigon da horren adibide. Eskerrik asko!
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide