Duela urte batzuetatik herriko 3 taberna, Happy Hour (Bi trago baten prezioan ordu betez) izeneko eskeintza berezi batekin datozkigu, eta txikiteroek beraien ibilbidea duten bezelaxe, larunbat gauetan ere horrelako zerbait dagoela esan genezake.
Gaueko 11:00ak dira eta Ganbara taberna jende gazteaz betetzen hasten da, bataz besteko adina 19 urtekoa delarik. Datozen 60 minututan bertako zerbitzariak jo ta ke lanean aritzen dira eta hori amaitzean, erderaz esaten den bezela "Campana y se acabo", kanpai bat joaz eskeintza amaitu dela ohartarazten dute. Eta orduan zer? Ba norbaitek puzker bat botako balu bezelaxe, korrika batean alde egiten dute hurrengo tabernara. Oraingo honetan Txikixa tokatzen da. Taberna honetan azkenaldian gauza ezberdinak zozkatzen dituzte eta tira, bezeroa erakartzeko beste modu bat dela esan dezakegu eta hortik Zalla tabernara, ibilbideko azken geltokia.
Jada 1:30ak dira eta jendea... Non dago jendea? Antenak martxan jarriz, batzuk Azkoitira doazela diote eta beste batzuk berriz Zarautza. Zer gertatzen hemen ba? Zer dute beste herriek? Azkenean herriko danak alde egiten baldin badute, nahiz eta toki ezberdin baten egon, jendea ia ia berdina izango da eta ez hori bakarrik, gainera garestiago, Zarautzengatik diot batipat.
Baina ez dut uste hemen gazteek bakarrik dutenik errua. Tabernariak zer? Azkoitin adibidez tabernarien elkarte bat dago eta guztien artean kontzertuak e.a. antolatzen dituzte. Hemen? Hemen gutxi batzuk eta bakoitza bere kasa.
Ulertzen dut ordea, azken hauek pentsa dezakete, zertako antolatuko ditugu gauzak, ondoren jendea beste herrietara joaten baldin bada?
Herritarrok, maite dezagun gure artean duguna eta saia gaitezen zuek beste herriengandik erakarrita izan zareten bezelaxe, kanpokoak gurera erakartzea.
Adibidez, niri pasa den larunbatean Gure Txokoa tabernak erakarri ninduen. Zergatik? Ba nire tragoa lasai asko eraten ari nintzen bitartean, fruitu lehorrez beteriko plater batzuk muxutruk barran jarri zituztelako, eta ez, ez ziren gabonak baina gau ona pasa nuen :=)