Aurten, Errenteriko LANDARBASO abesbatzak 25 urte betetzen ditu eta hori dela eta KONPLIZE DITUT ETA... izeneko kolaborazioz beteriko diska bat lantzen ibili dira azken hilabeteotan: Xabier Solano, Mikel Markez eta tartean herrian hain ezagun diren MIKEL EMEZABAL eta MARIXI SESMA besteak beste. Martxoaren 5ean estreinatuko duten diska horretako moldaketak gehientsuenak IKER GONZALEZ zumaiarrak eginak dira eta nire esku geratu zen making of-aren bideoa egitea. Beraz, ikusita zeintzuk diren osagaiak, nik uste dut pena mereziko duela Donostiako Victoria Eugenian egingo duten AURKEZPEN KONTZERTU horretara joatea. Sarrerak jada salgai dituzue 13-10 €ren truke. https://sarrerak.donostiakultura.com/janto/main.php?Nivel=TipoE&idTipoE=8#
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide