Mundu mailan egiten den kirol ekitaldi garrantzitsu honetan berri emaile izango dira gazteak, horretarako Gazteaukerako bloga, Instagram, Youtube eta Flickr bezalako kanalak erabiliko dituztelarik informatzeko. Beraien zeregina Euskal kirolarien jarraipena egitea eta gazteei horren berri ematea izango da Riotik.
Honetarako lehendabizi, gazte hauek hiru hauetako lan bat aurkeztu behar izan zuten lehiaketara:
- Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz, bai, bi hizkuntzatan testu bera), Idazlanaren generoak: elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea….
- Bideo bat, 2 eta 5 minutu artekoa avi, mov edo mp4 formatuetan
- Testua eta bideoa
Maria Lopezek bigarren aukera aukeratu zuen Arritxu Iribar, Iñaki Osa eta Naroa Agirre kirol munduko pertsonen hitzekin eta honi esker irabazi du Rio de Janeirora bidai txartela: