San Pedro Txiki abesbatza kalejiran aterako da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta

2013an zendu zen Geni Doval, San Pedro Txiki abesbatzaren zuzendaria. Talde honen kontzertuak ematen zion urtero hasiera San Telmo jaiei. Hil baino urtebete lehenago, 2012an jaso zuen Genik omenaldia. 2014an berriro elkartu ziren abeslari gazteak santelmotako lehen ostiralean kalejira bat egiteko. Aurten ere hala egingo dute.

Hilabete batzuk badaramazkite entseguak egiten komentuan eta bihar, 19:00tatik aurrera, kalez kale ibiliko dira Erribera erribera, Xarmangarria zira, Nere herriko, Boga boga eta beste hainbat abesti herrikoi abesten. Eta adi, sorpresa txiki batekin aterako dira-eta!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide