Ibilgailuen tronuak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko urr. 21a, 13:16

Azkenaldian oso kezkatuta ikusten dut herria aparkalekuen gaiarekin, baina ez da izango ba erosoegiak bihurtu garela?

Dakizuenez gaur hasi eta urriaren 29ra arte ezin izango da Larretxora kotxez joan ez baldin bazara behintzat egoiliarra. Bestalde, Udala aparkalekuekin dugun arazoari konponbidea aurkitzen saiatzen dabil. Eta gu, ari al gara saiatzen zerbaitetan? Ados herritarrok gure zergak ordaintzen ditugula, baina badaude beste batzuk hori egiteaz gain, garajea ere ordaintzen dutenak eta zer eta gainera kalean aparkatzeko ausardia dutenak. Beste batzuk ere badira ordea auzo batetik bestera mugitzeko kotxea erabiltzen dutenak, herriko mutur batetik bestera asko jota 20 minutu besterik behar ez dituzunean! Ez al genuen ba guztiok gehiago irabaziko norberak beraien ibilgailuak neurriz eta zentzuz erabili ezkero? 

Azkenean, eta zoritxarrez, gizakiok hobeto funtzionatzen dugu zigor baten presiopean. Ikusi besterik ez dago nola aurktu dudan gaur bertan Larretxo auzoa. Aparkalekuak libre!

Argazkiak hemen ikusgai

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide