Jaiotz Osa dantzariak otsailaren 17an estreinatuko du bere ikuskizun berria

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko abe. 19a, 10:15

"Suddenly III" izena du eta Donostiako Egia auzoan aurkitzen den Gasteszenan ikusi ahal izango da otsailaren 17an arratsaldeko 8etan. Sarrerak jada salgai daude.

Egin klik hemen sarrerak erosteko

SINOPSIA: Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu... Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat.

 

Zuzendaritza eta koreografia: Jaiotz Osa

Zuzendaritza laguntzailea: Xabier Mujika

Interpretazio: Jaiotz Osa

Jantziak + espazio eszenikoa: Xabier Mujika

Argiztapena: Josu Murgia

Argazkiak: Mariló Miguez

Bideoa: Raquel Rodriguez

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide