Azken egunotan herritik bolo bolo zebilen gaia, gaur egin da errealitate. 12:30etan hasi da bikote honen ospakizuna baina ordu bete lehenago jada San Pedro parrokia eta San Juan iturriko inguruak kurioso dexenteez beterik zeuden. Pertsona ugari izan dira ezkontza honetara gonbidatuak eta guztiak glamour askorekin, tartean Josie estilista (laSextako Zapeando saioan kolaboratzailea).
Azken hau gainera bere Instagram kontuan ospakizunean gertatzen ari den guztiaren berri ematen ari da.