18:45tan hasiko dute emanaldia Otezurin eta bertatik Udaletxeruntz abiatuko da danborrada. 20:00etan Udaletxean bandera igoera egin ostean, Ardantzabidera jeitsiko dira eta bertan dagoen plazatxoan geldituko dira. Hortik aurrera, Erribera kalean barneratu eta Beheko plazan amaituko dute 21:30ik inguruan.
Aipatzekoa baita ere, aurtengo omenduak Zumai Txarangako kideak izango direla.