Eskerrik asko danborrada!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2019ko uzt. 2a, 11:50

Urtero, ekainaren 28an ikusten dena, ez litzatekelako posible izango talde majo batengatik ez balitz. Hona hemen eskertze mezua eta zerbait gehiago.

Oker ez baldin banago 24. San Pedro danborrada izan da aurtengoa, eta datorren urtean 25. urteurrena izango da. Nirea ordea, danborrada munduan, ez da iristen mende laurdenera.

Gogoan ditut nolakoak ziren lehen danborradako entseguak, San Telmotakoak hain zuzen. Goiko plazako Azokan biltzen ginen orduan, arrai usai horrekin eta ume askoren garrasi eta emozioarekin. Ni ordea ez nintzen hoietakoa, egia esan, beldur pixka batekin joaten nintzen, orduan ez baitzegoen akatsengatik barkamenik, zorrotz ibili behar ginen eta batzuetan makil bat edo beste ikusi izan dut hegan gaizki portatzen zenaren bila. Garai haiek ordea pasa dira. Gaur egun ez gara hain zorrotzak eta batzuetan erosotasunean geratzen garela iruditzen zait. Erosotasun horrek bi aurpegi ditu
  • Lehendabizikoa, ona. Ezer asko saiatu gabe, primeran aterako dena.
  • Bigarrena, txarra. Beterano (ia guztientzat) aspermena, desmotibazioa eta hori denen artean kutsatzen da, ondorioz entseguetan jende gutxi eta jende kopurua behera.
Baina tira, hori nire ausnarketa da, danborradako eremutik at ere aplikatu daitekena.

Azkenean saiatuz saiatuz eta aldatuz aldatuz, mailaz igotzen joaten da bat eta hori azkenean eskertu egiten dizute eta hori gertatu zen pasa den ekainaren 28an. Aldaketa txiki bat ibilbidean, Ardantzabide estreinatuz (azkenean) eta ura edateko eremua aldatuz, aurten Udaletxe parean egin beharrean (jende guztiaren aurrean eta bandera igoeran) Udaletxe atzeruntz pasaraziz, besteak beste.

Honek denak ordea Batzar baten onarpena behar du eta beraiengatik ez balitz ez nintzateke aurten barriletako zuzendari izango. Hasiera batean errespetuz hartu nuen lana zeren bizitzan ez nituen zuzendu barrikak, baina ondoren erronka bezela gustora asko hartu nuena.

Azkenik, danborradatik kanpo dauden pertsonei aipamen berezi bat:
    • UZKUDUN TABERNA: Urtero bezela, danborrada amaitzean, aperitiboa ateratzeagatik, musutruk eta inork eskatu gabe.
    • NEREA HERNANDEZ eta ARAIKA ARRONA: San Telmo danborradakoak izan arren, beti ere prest daudelako laguntzeko.
Eta nola ez Miriam Romatet, Udaltzaingo, Zumai Txaranga, Arnaitz Rubio, Anne Muguerza eta San Pedro danborradako Batzarkideei.

ESKERRIK ASKO DENEI!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide