WEC enpresak babestuko du Zumaiako Triatloia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

ZTT-ko ordezkari Andoni Agirre eta WEC Taldeko Giza Baliabideetako arduradun Silvia Mansilla.

Aurten irailak 2an ospatuko den Zumaiako Triatloiak babesle nagusi berri bat izango du: egoitza nagusia Itziarren duen Grupo WEC industri-taldea.

Hobekuntza, Motibazioa, Konpromezua eta Talde-Lana bezalako baloreak partekatzen ditugu bai Grupo WEC-ek eta bai ZTT-k eta elkarlan honi esker urtero beren parte-hartzearekin gure triatloia arrakastatsua izan dadin lortzen duten triatloizale guztientzat luxuzko kirolproba antolatzea da gure intentzioa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide