Irailaren 8an egingo den Triatloi herrikoirako 50 dortsal besterik ez dira gelditzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea

Irailean jokatuko da Zumaiako triatloi herrikoia, eta 50 dortsal besterik ez dira gelditzen. Guztira 200 dortsal daude, federatu gabeko kirolarientzat. Proba 15:30ean hasiko da.

Herri mailako triatloian egin beharreko lana hau da: 350 metro igerian, 10 km bizikletan eta 2,5 km korrika. Distantzia egokia da kirol eder honetan lehen pausuak eman nahi dituztenentzat. Beraz, argi ibili Zumaiako triatloizaleak, eta hartu dortsala agortu baino lehen triatloi.org webgunean.

Ondoren sprint distantziakoa jokatuko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide