Duela pare bat urte lagun bati galdetu nion ba ote zekien Zumaian nork agintzen zuen. Hasiera batean mututu egin zen, baina nik pista batzuk eman nizkion. "Alkateak baino gehiago, munizipalak baino gehiago, eta apaizak baino gehiago? Itsasoak", esan nion.
Balenciaga ontziolako itsasontziak noiz uretaratu, plaierotako futbol partidak noiz jokatu, harraldera olarrotara noiz joan eta Zumaiako triatloia noiz antolatu. Guzti hau eta gehiago.
ZTT 2019ko triatloia antolatzen ari da, erakundeekin, babesleekin, elkarlanean, baimen eta ordutegiari begira. Data egokiena eta bakarra, irailaren 14a ikusi du ZTTko zuzendaritzak. Ezin ahaztu egun horretan Zumaiara, 100 bolondres, 600 kirolari eta 2000 ikusle gerturatzen direla, triatloiaz gozatzera.
Zorionez Zumaian eta irailean denontzako tokia dago, eta benetan eskertzen du ZTTk herriko kultur eta kirol ordezkariek egindako ahalegina.
Beraz, apuntatu 2019ko agendan irailaren 14ean triatloia, eta irailaren 21ean Olarro Eguna.
Aurten ere, ZTT triatloi arrakastatsu bat antolatzen ahaleginduko da.