Martin Amilibia Espainiako kros txapelketan

Taldekako sailkapenean lan ona egin du Deportes Apalategi taldeak. Martin Amilibia bertako kide da.

Lasterketa on batekin eman dio amaiera kros denboraldiari Martin Amilibiak. Joan den igandean Linaresen (Jaen) jokatu zen Espainiako taldekako txapelketa, eta Amilibia han izan zen Deportes Apalategiko kide bezela.

Maila handiko lasterketa izaten da hau, kontutan hartuta Espainiako korrikalari onenez gain, jatorri marrokiarreko kirolari asko izaten direla bertan. Tenperatura altuengatik (24 grado) eta karreraren azkartasunarengatik oso lasterketa gogorra izan zen, urteroko legez.

Amilibia gustora zen bere lanarekin: 85. amaitu zuen, 3,12 min/km erritmoarekin. Irteera beldurgarri azkar (6:04 minutuan, bi kilometro) baten ostean, asko borrokatu behar izan zuen, postu on batean amaitzeko. Amaieran ez zen haserre. Taldekoen 55., 133., 138., eta Martinen 85. postuarekin, Deportes Apalategiko kideek 20. bukatu zuten, 51 talderen artean. Lehen euskal taldea izatea lortu zuten, merito handiko postua, kontutan izanik lau taldekide bakarrik izan zirela bertan, arrazoi esberdinak direla medio. Kopuru minimoa parte hartu ahal izateko. Gainontzeko taldeak sei partaiderekin lehiatu ziren, nahiz eta lehen lau sailkatuak puntuatu.

Ondorengo Martinen erronken berri laister izango dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide