Euskadiko duatloi txapelketa izan genuen jokoan Amorebietan, eta taldekako erlojupekoan aritu ziren kirolariak. ZTT hiru talderekin aurkeztu zen, bi gizonezko eta emakumezko bat. Hauek hirugarren postuan sailkatu ziren 1 ordu 20 min denborarekin. 5 km korrika, 21 km bizikletan, eta lanak amaitzeko 2,5 km.
Ainara Pequeño, Isabel Artetxe, Mari Carmen Seijas, Leire Antia, eta Nekane Agirrek osatu zuten taldea.
Gizonezkoak berriz, 17. eta 31. postuetan sailkatu ziren. Hauek 1:00, eta 1:03 denborak egin zituzten helmugan.
Zorionak guztiei, eta jarraitu kirolarekin gozatzen.