31:05 eko marka egin du Martin Amilibiak, Villa de Laredoko 10 km ko proban. Lasterketa hau oso ezaguna da korrikalarien artean, asfalto gaineko, distantzia homologatutako lasterketa azkarrenetarikoa bezela ezagutzen delako.
Ibildea laua du, baina, bere berezitasuna da maila handiko korrikalari asko izaten direla lasterketa honetan. Ondorioz, oso azkar irten eta bukatzen den lasterketa da, gorputzak eusten badu noski. Distantzia honetan eta asfalto gainean, bere marka pertsonala egin du Amilibiak, ia 3:06 min/km-ko erritmoan korrika eginda, orain dela bi urte leku berean lortu zuen marka 25 segundu hobetuaz.
Badirudi denboraldi hasieran arazo batzuk izan arren, pixkanaka-pixkanaka bere mailarik onena berreskuratu duela Amilibiak denboraldi amaieran. Gauzak ondo bidean, pistan egingo du ahalegina, baita bere marka pertsonala hobetzeko asmoarekin.