Martin Amilibia Iurretan izan dugu joan den asteburuan

Iurretako laisterketan bi domina lortu ditu zumaiarrak. Lokatza utzi, eta orain errepidean dabil korrika.

Martin Amilibiak bi domina ekarri zituen pasaden igandean, Iurretan ospatu zen Euskadiko errepideko txapelketatik.

Euskadiko azpitxapeldun bakarka eta txapeldun taldekako sailkapenean. Taldeka ezuten areriorik izan eta erraz gailendu ziren Unai Arroyo (6), Martin Amilibia (8) eta Xabier Lukin (9) postuetan sartu bait ziren Deportes Apalategi ko kideak. Honela Krosean eta errepidean 2019 ko talderik indartsuena izan dela erakutziaz.

Fernando Carro internazional Espainiarra izan zen garaile Iurretako ibilbide traketsean eta Amilibia zortzigarren izan zen 31.59 ko denborarekin.

Zumaiarraren aurtengo errendimendu bikainaren erakusle, Oñatiko Korpus etako lasterketako gonbidapena jaso berri duela, orain dela bi urte gertatu zen bezela.

Lasterketa hontan gonbidatutako Euskal Herriko 15 kirolari sasoitsuenak bakarrik hartzen dute parte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide