Santelmoetan hasi da triatloi denboraldia Getarian

Hasi da 2019ko triatloi denboraldia gure kostaldean. Iraila amaiera bitartean hainbat froga izango dira. 

ZTT Ko kidedeek, ordu batzu beranduago hasi zituzten herriko festak. Getariako triatloia ospatu zen  joan den larunbat arratsaldean eta ZTTko kirolariek presentzia garrantzitsua izan zuten sprint distantziako triatloi hontan.

Ia 20 kirolarik hartu zuten parte eta probako talderik jendetsuena izan zen eta  beste 12 taldekide antolakuntza lanetan lagundu zioten getariarrei. Eguraldi makurra izan arren eta itsasoaren tenperatura hotza izan arren, maila bikaina eman zuten kirolariek.

Aipatzekoa nesketan, taldeka puntuatu zutela. Taldeko Emakumeak kirol hontan aurrerapausoak ematen ari direnaren erakusgarri garbia.
Bestalde Lasarteko BTT proban Ainara Pequeñok, bere kategoriko lehen postua lortu zuen.

Kirola nun ZTT han.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide