Zortzi eta hamabi urte bitarteko 30 haur gerturatu ziren joan den igande goizean, I. Triatloi Eskola jardulaldietara. ZTTk antolatu, eta Jon Alberdi gazteak zuzendu zuen jolasean arituz egin zen ikastaro hau.
Ez zen lehiaketa bat izan. Triatloi eta duatloiaren oinarrizko arauen berri ematea zen asmo nagusia. Kirol honetan erabiltzen den materiala erakutsi, jolas-beroketak egin, eta ondoren duatloi eta triatloi labur bana egin zituzten.
Guzti hau igerilekua eta teniseko pista aldamenean egin zen, beti ere, guztiak batera eta pausuak lasai emanaz. Korrika eta bizikleta saioa, errio aldameneko bidegorrian egin ziren. Amaieran, ura eta fruta hartu ondoren agurtu ziren parte hartzaile guztiak.
Hurrengo zita ekainaren 16an izango da, Alai auzategiko jaietan ospatuko den duatloian. Benjamin, alebin, eta infantil mailako gaztetxoak ikusiko ditugu.
Ziur nago ikuskizun ederra ikusiko dugula.