Alai auzategiko jaien egitarauaren barruan, umeen V. duatloia antolatu du Zumaiako Triatloi Taldeak. Goizeko 11:30ean hasiko da, benjamin, alebin eta infantil mailako gaztetxoentzat zuzendutako kirol ekitaldi hau.
Gaztetxoek antolakuntzako kideen laguntza izango dute uneoro, eta egin beharreko lana hau izango da.
- Benjaminak ( 3. eta 4. maila ): 250 m korrika, km 1 bizikletan, 125 m korrika
- Alebinak (5. eta 6. maila): 500 m korrika, 2 km bizikletan, 250 m korrika.
- Infantilak (LH-1, LH-2): 1000 m korrika, 4 km bizikletan, 500 m korrika.
Korrika Alai auzategian arituko dira, eta bizikletan, berriz, Alai eta Puntanueta bitartean ibiliko dira. Izen ematea Lubaki kiroldegian, ikastetxeetan, eta triatloi.org webgunean egin daiteke.
Parte hartu eta gozatu kirolarekin.